XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETIOPIANBazter guzietan soldado ainzindariek ezin egona dute.
Etiopian ere, Inperadorea bidaiaz baitzen, nahi izan dira baliatu gobernu berri baten emaiteko haren plazan.
- Rusiak hainitz gerla-tresna baditu, itsasoen gainetik iragan ditazkenak; baditu Europaren meneko zirta berriak; armada ttipitu duela erranik ere, hainitz soldado baditu eta gain-gainetik tresnatuak; baditu ere 400 itsaspeko.
Beraz bertze erresumek badute zeren erne eta atzarrik egon.
Bainan jendea ez da batere mendu Nausi berri hoieri.
Inperadorea sartu da hala-hala Bresil-etik airez-aire, eta hura harat-orduko, nahaste buruzagiek ihes egin dute. Erran behar da jadanik atzeman zutela ihardokitzale hainitz beren bidean.
Asfa-Wassan premuak kondatu du jeneralek ez zutela haren baimenik ukan; haren izenaz jabetu zirela jendeen enganatzeko; bera presoner atchiki zutela, eta segurki Haile Selassie-ren alde zagola.
- Deputatu eta zenatorrak etcherat igorri dituzte, apirilaren 25-a arte.
Bainan behar bada De Gaullek berriz bilduko ditu.
Ezen izan dituen botere bereziak otsailaren 4-ean finitzen dira, eta menturaz nahiko ditu luzarazi.
- O.E.C.E.deitu batasuna muntatu dute iragan astean:
Hortan barne dira hogoi erresuma, elgar lagundu nahi dutenak.
Frantzia kontent da Amerika eta Canada ere sartu baitira. Parisen sinatua izan da akordioa abendoaren 14-ean.